XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zazpi urtez Euskalerrian egon zen deabrua eta etzuen ikasi al izan
.
Eta hek Baionako Santi Espirituko zubia igaraitean ahantzi zituen
Horietan berezia genuen George Borrow (1803-1881),
Zeinek noizbait izan zuen morroi euskalduna.
Bere esanetan, euskaldun herria kantari gehiago da poeta baino.
Hala ere, zirrara eragin zion kopla zahar baten bertsoa argitaratu zuen bere liburu hortan.
Non irakur daitekeen:
Eztu ondorik ageri
Pasako nintzake ni andik
Maitea ikusteagatik
Gainera, berri jakingarri ainitz biltzen du, XXXVII. kapitulua euskarari eskainia denez gero.
Borrow-ek, 1838. unean San Lukasen ebangelioa argitara eman zuen Madriden Juan Jose Vicente Oteiza albiztuar medikuak itzulia.
Baina orain noan gaur interesatzen zaigunaren harira, ingles harek, arestian aipatutako liburuan, besteak beste, honako iritzi hau eman zuen euskarari buruz:
Zerk sor arazi zuen mito hori?
Satanas eta deabru gaizkileek ikasi ezinezko hizkuntza gurea; euskaldunok garbi gordetzeko aukerakoa, noski.
Baina, era berean, aldezaurretiko iritzi honek erdaldunak euskalduntzetik uxatzen ditu.
Irizpide hori ez da harritzekoa, oraindik orain ere
, jartzen bait du.
Zentzugabea ez ezik lotsagarria deritzagu.
Hori irakurtzeaz euskaldunok ahalke eta gainerako edonork esan lezake, gaztelera jakinaz gero gainerako hizkuntza guziak errazak direla, euskara ezik.